XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txilioak eta negarrak entzun ziren eta poltsikoa mugitu egin zen.

- Percy! -garrasi egin zioten Narraski-Saskitarrek.

- Ez badugu laster ganorazko janaririk lortzen etxe santu honetan esan zuen Percyk txerikumea jango dut!

Poltsikoak kurrin egin zuen. Narraski-Saski andreak eskua sartu eta txerrikumearen muturra laztandu zuen.

- Hago lasai -esan zion.

Ez hau jango eta! Jeloskor zagok, hori besterik ez duk.

- Bai, jeloskor, jeloskor -esan zuen Percyk. Batzuek nahi dutena egiten dute. Etxera etortzen dira inork nahi ez dituenean, edozeinen poltsikoaren barruan.

Bost axola niri ordea! Gutako batzuk lana besterik ez dugu egin behar!

Eta harro-harro alde egin zuen.

Bi minutu geroago itzuli zen.

- Denboraldi baterako joango naiz beharbada -jakinarazi zien goibel. Eta, agian, ez nauzue berriro ikusiko.

Maite ez nauten lekuetan gelditzea ez zait batere gustatzen.